Eusko Jaurlaritzaren isunak fidantzarik gabeko alokairuei

Eusko Jaurlaritzak etxebizitzetako eta lokaletako jabeak isunduko ditu administrazio egokiaren aurrean beraien alokairuen fidantzak uzten ez badute. Dakizuenez, duela urte batetik pisu edo merkataritza-lokal bateko jabeak, bi betebehar ditu:

1- Kontratu hori Eusko Jaurlaritzan erregistratu.

2- Maizterrak emandako fidantza funts publiko batetan utzi , transakzio hori esku pribatuetan geratu ordez.

Bi neurriak ondorioztatzen dira 2015eko uztailean onartutako Etxebizitza Legetik aurrera garatutako araudietatik eta indarrean orain urtea betetzen dutelarik. Horregatik, Maiatzaren 01etik aurrera Gobernuak amaiera ematen dio ‘grazia’ aldiari eta errekarguak ezartzen hasiko da, alokairuaren datatik hilabete bateko epean gordailu edo fiantzaren uztea, ez bada betetzen.

Aurreko abisuaren beharrik gabe fidantzaren zenbatekoaren %2 emango dio nahitaezko sarrera egin ez duen jabeari (etxebizitza baterako hilerokoa, merkataritza-lokalerako bi eta sasoi-alokairuetarako kantitate proportzionala).

Errekargua lehen jakinarazpenaren ondoren %10 ra handituko da eta %20 arte Administrazioak betearazpen-bidea hasten duenean. Titularrak arduragabe jaramon egiten jarraitzen badu, ez betetzea arau-hauste arina izatera pasatuko da eta zigortu ahal izango da 300 eta 3.000 euro bitarteko isun batez, zintzilik dauden errekarguen independentziarekin. Isuna, ezingo da izan, zor den fidantzaren bikoitza baino gutxiago, Etxebizitza-Legeko testuak zehazten duenez.

San Miguel Inmobiliariatik, gure bezeroei zerbitzurik onena eskaintzearen politikaren barnean, jestio hau ematen dugu. Kontsultatu konpromesurik gabe!