Alokatzeko kudeaketa osoa

Zure higiezina alokatu nahi duzu? Alokairuko etxebizitza baten bila zabiltza? San Miguel Inmobiliaria agentzian badakigu prozesu hori zaila izan daitekeela eta, horregatik, zerbitzu profesional bat eskaintzen dizugu denbora aurrezteko eta arriskuak saihesteko.

Nire higiezina alokatu

Gure lan prozesua azaltzen dizugu:

  1. Higiezina zurekin bisitatzen dugu, neurtzen dugu haren planoa diseinatzeko eta argazkiak egiten ditugu.
  2. Alokailuaren prezioaren balorazio idatzia aurkezten dizugu. Eta hori merkatuko lekukoen arabera.
  3. Zure higiezina gure datu baseetan sartuko dugu, aldian behin lortzen ari garen eskaintzak zuri berri ematen.
  4. Alokairuaren sinadura momentura arte, lagundu eta aholkatuko dizugu, aurretik beharrezko dokumentazioak eskatuz, eta beharrezko titularitate aldaketak erraztuz.

Honez gain, gure “alokatzeko kudeaketa osoa” metodologiaren barruan, maizter eta zure artean bitartekari egiten dugu, ezertaz arduratu ez zaitezen

Alokairu baten bila nabil

Hau da zuregatik egiten duguna:

  1. Zurekin batzen gara zure beharrak ezagutzeko: etxebizitza, garaje, lokal, bulego edota pabiloi industrial bat alokatzeko.
  2. Gure datu-baseetan zure beharretara egokitzen diren higiezinak bilatzen ditugu eta onenak hautatzen ditugu.
  3. Interes gehien duzun higiezinak bisitatzen ditugu zurekin, zure eskaintza helarazten diogu jabeari eta bitartekari lanak egiten ditugu akordio batera iristeko.
  4. Higiezinen alokairu kontratua idazten eta formalizatzen dugu.

Honez gain, gure “alokatzeko kudeaketa osoa” metodologiaren barruan, bitartekari lanak egiten ditugu zure eta higiezinaren jabearen artean, ezertan arduratu beharrik izan ez dezazun.

Informazio gehiago behar duzu? Gurekin harremanetan jarri

Arduraduna: Iñigo San Miguel Ibabe
Helburua: Formulario honen erabiltzaileek eskatutako errekerimenduei erantzutea.
Legitimazioa: Interesdunen adostasuna.
Jasotzaileak: Formulario honen bidez jasotako datuak ez dira lagako, legezko betebeharren bat dagoenean izan ezik. Emandako datuak web-zerbitzari seguruetan daude kokatuta, eta indarrean dauden segurtasun- eta pribatutasun-akordioei atxikita.
Erabiltzaileen eskubideak: Webgune honen erabiltzaileek emandako datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea dute.

Compare listings

Compare